Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2024ko martxoaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
1416

IRAGARKIA, Udaltzaingoko ofizial buruaren lanpostu bat (1011 kodea) izendapen askez betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak onartzeari buruzkoa.

2024ko otsailaren 28ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 25. zenbakian, argitaratu ziren Laudioko Udaleko Udaltzaingoko ofizial buru 1011 kodea duen lanpostua izendapen askez betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 16an erabakitakoak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Plaza horiei buruzko iragarkiak udal honetako ediktu-oholean, udalaren webgunean eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laudio, 2024ko otsailaren 28a.

Alkate-udalburua,

AINIZE GASTAKA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala