58. zk., 2024ko martxoaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1415
138/2024 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik geratzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren-Arkitekturaren Administrazio-taldeko Zerbitzuan Azpiegituren Zuzendariordetzako Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
AURREKARIAK
Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Azpiegituren Zuzendariordetzako Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Azpiegituren-Arkitekturaren Administrazio-taldeko Zerbitzuan, Atal Administrazio-taldeko Burua lanpostua betetzeko deialdia, zeina otsailaren 6ko EHAAn argitaratu baitzen, Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 12ko 26/2024 Ebazpenaren bidez. Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta ez da hautagairik aurkeztu, behar den eran eta epean.
Horregatik, Zuzendaritza honek deialdia bete gabe uztea erabaki du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Azpiegituren Zuzendariordetzako Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzan, Azpiegituren-Arkitekturaren Administrazio-taldeko Zerbitzuan, Atal Administrazio-taldeko Burua lanpostua, ez baita izangairik aurkeztu.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.