56. zk., 2024ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1387
IRAGARKIA, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariarena, hirigintza-estandarrak arautzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko urtarrilaren 25eko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion hirigintza-estandarrak arautzeko dekretu-proiektua egiteko prozedurari.
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren 28/2024 irizpenaren arabera, komenigarria da hizpide dugun dekretua jendaurrean jartzea.
Hasteko agindu horren bigarren apartatuan, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza honi esleitu zitzaion izapideak egiteko zeregina, Zerbitzu Zuzendaritzarekin lankidetzan egiteko ere.
Horrenbestez, hogei egun balioduneko epean jendaurrean jarri behar da dekretu-proiektua, eta epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.
Jendaurreko informazioaren izapidea bete behar duen dekretu-proiektua jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 12a.
Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria,
IGNACIO DE LA PUERTA RUEDA.