Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2024ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1386

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Recymet Systems SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak kudeatzeko (txatarrak eta metal berezien eta horien aleatuen hondakin industrial balorizagarriak birziklatu eta merkaturatzea), Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen baimen bakarra lortzeko.

Har dezagun Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legea (10/2021 Legea, abenduaren 9koa). Haren arabera, lege horretako I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten jarduera eta instalazioak ustiatzea ingurumen-baimen bakarraren erregimen juridikoaren mendean dago, titulartasun publiko edo pribatukoak izanda ere.

Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratzen dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.

Aipatutako arauaren 36. artikuluan ezartzen denez, eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako, alegazioak aurkez daitezen.

Difusio handiagoa emateko, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatzen den udalerriko udalari komunikatuko zaio, jendaurrean jar dezan ediktu-taulan.

Adierazitakoa dela-eta, AAU00923_SOL_2022_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.

Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea ikusgai jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 7a.

Zuzendaria falta izanik eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuarekin bat etorriz.

Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala