56. zk., 2024ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 3 orri.)
- EPUB (251 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1385
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (HSBLO) ezarritako arau-hausteekin lotuta.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan dago (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).
2.– Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea amaituta, hamabost egun baliodun dago isuna ordaintzeko (HSBLO 53 artikulua).
3.– Horretarako, dagokion ordainketa-gutuna erabili beharko da, goian adierazitako helbidean eskatuta edo espediente elektronikoan sartuta. Gutun hori eskuratu ostean, bertan agertzen diren finantza-erakunde laguntzaileetan edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez (http://www.euskadi.net/nireordainketa) ordaindu ahal izango da isuna.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 101.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea beharrezko badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2024ko martxoaren 7a.
Ertzaintzako zuzendaria,
VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.