56. zk., 2024ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (477 KB - 25 orri.)
- EPUB (1123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1381
AGINDUA, 2024ko martxoaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetarako onartutako akta-ereduak argitaratzeko dena.
Indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak, 29.f artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari ematen dio eskumena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak proposatuta, lurralde historikoko hauteskunde-mahaiak eta -batzordeak eratzeko akten, boto-zenbaketen eta bilkuren ereduak onartzeko, bai eta hautetsiak aldarrikatzeko akta onartzeko ere.
Era berean, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 19.1.g artikuluak Hauteskunde Batzorde Zentralari esleitzen dio eskumen hori hauteskunde autonomikoei dagokienez.
Eusko Legebiltzarrerako 2024ko apirilaren 21ean egingo diren hauteskundeetarako, Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak akta-eredu horiek onartu dituzte, 2024ko urtarrilaren 24ko eta otsailaren 7ko erabakien bidez, hurrenez hurren. Ondorioz, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hauteskunde-materialaren eta -dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak zehazten dituen uztailaren 11ko 104/2023 Dekretuak xedatzen duen bezala, dekretu hori argitaratzea izapidetuko da.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean argitaratzea Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak onartutako akten zerrenda. Akta horien ezaugarri teknikoak agindu honen II. eranskinean daude jasota.
Bigarrena.– Hauteskunde-batzorde horiek onartutako akta-ereduak III. eranskinean argitaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 7a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.