56. zk., 2024ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 11 orri.)
- EPUB (489 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
1378
AGINDUA, 2024ko martxoren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez irekitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanposturen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozeduretan eskabideak aurkezteko epea, 2023ko ekainaren 16ko Aginduan xedatutakoa betetze aldera (2023ko ekainaren 30eko EHAA).
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez xedatu zen 2022ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeko erabakia, eta haren barruan, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileena.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak eta espezifikoak onartu ziren.
Oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez (2023ko martxoaren 10eko EHAA, 49. zk.) eta 2023ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez (2023ko uztailaren 21eko EHAA, 139. zk.) zuzendu ziren.
Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoaren langile lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboaren 12.2 artikulua aplikatuta, barne-lehiaketako prozesu baterako deialdia egin zen 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez (2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.), Segurtasun Saileko eta PLEAko lanpostuak behin betiko hornitzeko.
Enplegua finkatzeko prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurrekarietan adierazi zen bezala (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.), baita ondoren lanpostu batzuetarako eskabideen epea irekitzeari buruzko 2023ko ekainaren 16ko Aginduan adierazi bezala ere (2023ko ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.) –biak Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak emanak–, lanpostuen kanpo-horniduraren aurretik barne-lehiaketako prozesua burutu behar da, eta horrek baldintzatu egiten du EPEaren xede diren lanpostuak zehaztea. Horren eraginez, deialdian sartu beharreko lanpostuak, nahitaez, prozesu horren «erresulten ondorioz» zehaztu behar dira.
Hasieran izapidetutako barne-lehiaketaren ondorioz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduak (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.) argitaratu zuen lanpostuen zerrenda bat, plaza-kopurua, titulazio-taldea eta bakoitzari dagokion eranskina adierazita. Halaber, xedatu zuen EHAAn argitaratutako beste agindu batean zehaztuko zela eskabideak aurkezteko epea, eta agindu hori deialdia egin duen organoak emango zuela 2023ko lehen seihilekoan.
Hala ere, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren eta PLEAko zuzendariaren 2023ko otsailaren 28ko Ebazpenak –2319/2022 gatazka kolektiboko autoak direla-eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren epaia betearazteko emanda– erabaki zuen ondoriorik gabe uztea 2022ko azaroaren 24an argitaratutako ebazpenean barne-lehiaketa izapidetzearen ondorioz egindako lanpostuen behin betiko esleipenak, eta lehiaketa-prozedura epai horrek berak deklaratutako arau-hausteak egin ziren unera atzeratzea.
Horren arabera, barne-lehiaketaren beste prozesu bat izapidetu da, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez amaitu dena. Ebazpen horrek barne-lehiaketaren ondorioz izandako behin betiko esleipenen zerrenda argitaratu du.
Hala ere, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Aginduak (2023ko ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.) eskabideak aurkezteko epea irekitzeko fasea modu mailakatuan egitea erabaki zuen, tartean dauden eskubide guztiak uztartzeko. Aurrekarietan adierazten zen bezala, garai hartan barne-lehiaketak nahitaez mugatzen zuen deialdian sartu beharreko lanpostuen zehaztapen zehatza eta, batez ere, horietako bakoitzaren kuantifikazioa, eta, aldi berean, 2022ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratutako lanpostuen aldaketa ere eragin zezakeen etorkizunean. Horren ondorioz, lehen fase batean, barne-lehiaketako parte-hartzaileen eskaerak aintzat harturik, prozesu horren emaitzek ukituko ez dituzten lanpostuetarako (I. eranskina) eskabideak aurkezteko epea ireki zen, baita lan-eskaintza hau osatuko duten behin betiko dotazioen kopurua zehazteke zuten lanpostuen (II. eranskina) eskabideak aurkezteko epea ere.
Halaber, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Agindu horretan (2023ko ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.) adierazi zen barne-lehiaketako prozesuaren ebazpena eman ondoren, langileen enplegua finkatzeko prozesuan konprometitutako gainerako lanpostuetarako eskabide-epearen irekiera erabakiko zela, EHAAn argitaratuko den beste agindu baten onarpenaren bidez, eta, gainera, agindu horretan zehaztuko zela lanpostuen eskaintza behin betiko osatuko duten dotazioen kopurua.
2024ko otsailaren 6an amaitutako barne-lehiaketaren prozesuak aldaketa eragin du, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduan (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.) argitaratutako lanpostuetan, eta eskaintza behin betiko osatu behar duten dotazioen kopurua zehaztu du.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman du 2024ko otsailaren 20an, Bilboko Lan Arloko 10 zenbakiko Epaitegiak 781/2022 Lan Autoetan emandako epaia berresteko. Epai horretan adierazten da eskubidea dagoela Ekinbide burua-Ertzaintzaren Zerbitzua Hobetzeko Bulegoa izeneko 3217 kodea duen lanposturako deialdia merezimendu-lehiaketa bidez egiteko, ulertzen baita 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrien aplikazio-eremuan sartzen dela, lege horren xedapenetan adierazitako epeetan; eta, hori guztia, berariaz baztertuta lanpostu hori Segurtasun Saileko lanpostuak behin betiko betetzeko barne-lehiaketako prozesutik (2022ko maiatzaren 18ko Ebazpena; 2022ko maiatzaren 31ko EHAA, 104. zk.). Epai hori betez gero, lanpostu hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez (EHAA, 103. zk., 2022ko maiatzaren 30ekoa) 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzarekin hasitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunen aldi baterako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu horien deialdian sartu da. Lanpostu horretan hastearen ondorioz, lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduan onartutako oinarri orokorrak aplikatuko zaizkio lanpostu horri (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.). Halaber, agindu honen bidez, salbuespenezko finkatze-prozesuan aipatutako lanpostuari aplikatu beharreko oinarri espezifikoak onartu eta argitaratzen dira.
Azaldutako guztiagatik, eta honako hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: 2022rako lan-eskaintza publikoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez onartua (2022ko maiatzaren 30eko EHAA, 103. zk.); Herrizaingo Sailaren eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoaren langile lan-kontratudunen hitzarmenaren 10. eta 12. artikuluak; Espainiako Konstituzioaren 118. artikulua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103. artikuluari eta hurrengoei eta horiekin bat datozenei dagokienez; Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61.7 artikulua; eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak emandako eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskin gisa argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen eskaintza behin betiko eta barne-lehiaketaren «erresulten» ondorioz edo epaia betearaztearen ondorioz osatzen duten lanpostuen zerrenda. Bertan honako hauek adieraziko dira: dotazio-kopurua, hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa duten dotazio-kopurua eta sarbide orokorreko modalitatekoak direnen kopurua.
Bigarrena.– Epea irekitzea, agindu honen II. eranskinean adierazten diren Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko, 3217 lanposturako onartutako oinarri espezifikoak III. eranskinean argitaratuta.
Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 20ko 00:00tik 2024ko apirilaren 19ko 24:00ra arte izango da.
Laugarrena.– Deialdi hauetan izena emateagatiko tasen zenbateko eguneratua 19,78 eurokoa dela ezartzea, 2023ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 38. eta 39. artikuluekin lotuta.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 5a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.