Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2024ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1372

AGINDUA, 2024ko martxoaren 12koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, bat etorriz Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin, eta, horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Nélida Santos Díaz andrea Lan eta Enplegu Saileko komunikazio gaietako aholkulari izendatzea (5223 kodea eta 11 dotazioa), zuzendari mailarekin.

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak izango dira aholkularitza-lanpostu baten berezkoak eta Lan eta Enpleguko Sailaren barnean atxikita dagoen alorreko berariazkoak.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du aplika diezazkion Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak; betiere, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko martxoaren 13tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe dagoen aukera lehenago ere edozein momentutan ezeztatzeko.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 12a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala