Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2024ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1371

AGINDUA, 2024ko martxoaren 12koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, formalizatzen dut kargutik kentzea ondoren zehazten den karguduna:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Lan eta Enplegu Saileko komunikazio-gaietako aditu Silvia Fernández Pérez aholkulari-kargutik (5223. kodea, 11 dotazioa) kentzea, beste kargu bat beteko baitu Lan eta Enplegu Sailean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzteak martxoaren 12tik egunetik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko martxoaren 12an.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala