53. zk., 2024ko martxoaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1315
IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 4koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira hainbat enpresatako Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroko inskripzioa ezeztatzen duten ebazpenak.
Ezinezkoa izan da jakinaraztea ebazpen horiek, 2024ko otsailaren 14koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariarenak, eranskinean zerrendatzen diren enpresei. Ebazpen horien bidez, enpresa horien Amiantoaren Arriskupeko Enpresen Erregistroko inskripzioa ezeztatu egiten da.
Horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Enpresa horiei jakinarazten zaie ebazpenek ez diotela amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Zerrendan aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 4a.
Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.