Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2024ko martxoaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1312

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 27koa, Justiziako sailburuordearena, ebatzi eta argitaratu egiten dituena Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko 2024ko ekitaldirako laguntzak zeinak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko azaroaren 29ko Aginduaren bidez deituak eta arautuak izan ziren.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko azaroaren 29ko Aginduaren bidez (abenduaren 7ko EHAA, 233. zk.), karrera judizial eta fiskalerako eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzak deitu eta arautu ziren 2024rako. Agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordeak proposamena egin zuen, 2024ko otsailaren 22an, eta aipatutako aginduan izendatutako kideek osatu zuten.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Karrera judizialera, fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora 2024rako sarbidea prestatzeko laguntzen onuradun hautatzea honako hauek:

(Ikus .PDF)

2.– Karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegorako oposizioak prestatzeko dirulaguntzak esleitzea, deialdiko 4,2 artikulua aplikatuz, honako pertsona hauei:

(Ikus .PDF)

3.– Honako eskatzaile hauek baztertutzat jotzea, eskatutako dokumentazioa ez igortzeagatik, atzera egiteagatik edo deialdiaren aginduan eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 27a.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala