53. zk., 2024ko martxoaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1303
IRAGARKIA, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zerbitzuburu lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2024ko martxoaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (44. zk.), beheko lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia argitaratu da:
– Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zerbitzuburu lanpostua (B2024/L01).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte agiri normalizatuak erabilita; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Donostia / San Sebastian, 2024ko martxoaren 5a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa)
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.