53. zk., 2024ko martxoaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1302
482/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan Prebentzioko Oinarrizko Unitateko Atal Sanitarioko burua hautatzeko deialdia.
AURREKARIAK
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen abenduaren 11ko 2419/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2024ko urtarrilaren 15eko EHAA 11. zk. eta 2024ko urtarrilaren 24ko BOE 21. zk.).
Deialdi horretan horretarako emandako epearen barruan hautagai bakarra aurkeztu da, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituena.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko deialdia, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epean izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko otsailaren 27a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.