Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2024ko martxoaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1299

208/2024 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maria Aranzazu Elicegui Sarobe andreari Hondarribiko Lehen Mailako Arretako unitateburu kargutik kendu egin da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Uztailaren 14ko 630/210 Ebazpenaren bidez Maria Aranzazu Elicegui Sarobe andrea Hondarribiko Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdean (gaur egun Bidasoko ESIa).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Gerentziak

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maria Aranzazu Elicegui Sarobe andrea kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2024ko otsailaren 23a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala