Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2024ko martxoaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1297

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2024ko otsailaren 23an argitaratu zen EHAAn 2024ko otsailaren 12ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Alemaniako Konstantzako Unibertsitateko eta Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateko irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen duena.

Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo ordezkoa.

Kideak:

– Beñat Muguruza Aseginolaza jauna, edo ordezkoa.

– Unai Lauzirika Amias jauna, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2024ko otsailaren 28a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala