Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2024ko martxoaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1296

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako (Sorgune) dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2024. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako (Sorgune) dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 22ko Agindua.

Kontuan izanda Agindu horren 13. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeak esleipen-irizpideetan oinarrituta txostena egingo duela eta 5. atalak Batzorde horretako kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez emango direla jasotzen duela,

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordearen kideak:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Enara Garcia Garcia andrea; Beatriz Herráez Diéguez andrea; Fernando Marín Marrodán jauna eta Xabier Fidel Paya Ruiz jauna (aditu-profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala