52. zk., 2024ko martxoaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1294
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 16koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Liboa-Asua cto. 9» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, zeina Liboa (4543) TAB eta 9048 zenbakidun euskarriaren artean gauzatuko den. Proiektua Leioa eta Erandioko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.
Espedientea: 48-AT-Y-2023-00039.
AURREKARIAK
1.– 2023ko otsailaren 13an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk onura publikoaren deklarazioa eskatu zuen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Liboa-Asua cto. 9» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, zeina Liboa (4543) TAB eta 9048 zenbakidun euskarriaren artean gauzatuko den. Proiektua Leioa eta Erandioko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.
2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, eskabide hori jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, 2023ko urriaren 2ko EHAAn, 2023ko urriaren 5eko BAOn, Leioa eta Erandioko udaletxeetako iragarki-tauletan, eta 2023ko urriaren 13ko Deia egunkarian.
3.– 2023ko urriaren 17an, Leioako eta Erandioko udalei eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.
4.– Arauzko epeetan, ez da helegiterik edo baldintza teknikorik aurkeztu.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoarena; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzarena, eta bat datorren gainerako legeria.
2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikotzat deklaratzen ditu energia elektrikoa banatzeko instalazioak, haiek ezartzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta igarobide izaera ezarri eta erabiltzeko. Deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horiek okupatu beharra, eta, horren ondorioz, urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.
3.– Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena, goi-tentsioko aireko linea elektrikoak zuhaizti zonetatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituena.
4.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aldeko txostena, 2024ko otsailaren 14koa.
5.– Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera (2021-03-05eko EHAA).
EBAZTEN DU:
Onura publikokoa dela deklaratzea, zehazki 13,2 kV-eko «Liboa-Asua cto. 9» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren babes eremua handitzea, Liboa (4543) TAB eta 9048 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Leioa eta Erandioko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.
Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, ondasunak okupatu edo eskuratutako eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Jabetza Kentzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Bilbao, 2024ko otsailaren16a.
Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.