Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2024ko martxoaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1292

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 28koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024ko «Auzolandegiak» programarako erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuak onartzeko.

2023ko abenduaren 29an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren Ebazpena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024ko «Auzolandegiak» programarako proiektuak aurkezteko.

Aipatutako Ebazpenaren 7. artikuluan proiektuak baloratzeko ezarritako irizpideen arabera, Hautaketa Batzordeak, 2024ko otsailaren 23an egindako bileran, «Auzolandegiak» programaren 2024. urterako erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratu zituen, eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiari proiektuak hautatzeko proposamena helarazi zion.

Deialdiaren Ebazpen horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak «Auzolandegiak» programarako proiektuak onartzeko Ebazpena emango du, Hautaketa Batzordeak egindako proposamena ikusita.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren proiektuak onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2024. urteko ediziorako.

Bigarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea, eta jakinarazi beharko zaie administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz; bestela, auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 28a.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala