52. zk., 2024ko martxoaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1291
8/2024 DEKRETUA, otsailaren 29koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak, euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituenak, 7. artikuluan lehendakariari ematen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak lau urterako izendatzeko ahalmena, nahiz eta epea luza daitekeen. Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte kide horiek.
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideen izendapena azaroaren 22ko 35/2019 Dekretuaren eta otsailaren 12ko 8/2021 Dekretuaren bitartez egin zen. Jadanik Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen lau urteko agintaldia igaro denez, eta dagozkion aukeraketak egin direnez, Eusko Legebiltzarrari dagozkionak izan ezik –hauteskundeetarako deialdia dela eta, lehendakariaren otsailaren 26ko 7/2024 Dekretuaren bidez desegin egin baita–, Kontseilua osatzen duten kideak beste lau urterako izendatu behar dira.
Hori dela eta, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzea.
Batzordeburua: Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
Batzordeburuordea: María Ángeles Elorza Zubiría andrea, Kanpo Harremanetako idazkari nagusia.
Idazkaria: Gorka Alvarez Aramburu jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
Batzordekideak:
María Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Enplegu Saileko lan eta gizarte-segurantza arloaren ordezkaria.
María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko industria arloaren ordezkaria.
Yurdana Burgoa Valtierra andrea, Ekonomia eta Ogasun Saileko ogasun arloaren ordezkaria.
José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Hezkuntza Saileko hezkuntza arloaren ordezkaria.
Pedro Javier Jauregui Fernández jauna, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko etxebizitza arloaren ordezkaria.
Irene Larraza Aizpurua andrea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura arloaren ordezkaria.
Jesús María García de Cos jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko turismo eta merkataritza arloaren ordezkaria.
Miren Zabala Basterrechea andrea, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria.
Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria.
Félix María Urkola Iriarte jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria.
Esther Apraiz Fernández la Peña andrea, euskal udalen ordezkaria.
Juncal Gutiérrez Mangado andrea, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaria.
Jean Flesher jauna, euskal etxeen ordezkaria.
Juan Pedro Arin jauna, euskal etxeen ordezkaria.
Eneko Dorronsoro Senosiain jauna, euskal etxeen ordezkaria.
Sagrario Alemán Astitz andrea, Euskaltzaindiaren ordezkaria.
2. artikulua.– Eusko Legebiltzarreko ordezkariak aukeratu ondoren, izendatu egingo dira, behin Ganbera berria eratu ondoren.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe geratu da lehendakariarena otsailaren 12ko 8/2021 Dekretua, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe EHAAn argitaratzea.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.