50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
1247
IRAGARKIA, espediente judizialak garbitzeari buruzkoa.
Aner Uriarte Codón jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitzeko Batzordeko presidenteak, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialak Garbitzeko Batzordeak, 2023ko azaroaren 21ean egindako bilkuran, erabaki du jatorriko organo judizialek bidalitako zerrendetan eta ofizioetan bukatutzat emanda agertzen diren ondoko espediente hauek garbitzea, kasuan kasuko artxiboetako arduradunek adierazi bezala; era berean, erreserba ezartzen da eta ez dira suntsituko Ondare Historikoko zuzendariak txostena eman arte, euren balio historiko-dokumentala dela-eta gorde behar diren espedienteei buruzkoa. Aipatutako txostena hurrengo Garbitzeko Batzordearen bilkura egin aurretik aurkeztu behar da.
BIZKAIA
Bilbao.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegia:
ZAD/ZTE egoeran edo beste edozein behin betiko amaierako egoeran dauden prozedurak, artxiboan 2011n eta 2012an sartu eta 8/21 lotean zerrendatuta daudenak.
3/23 zenbakiko Gobernu-espedientea.
Bilboko Lehen Auzialdiko Epaitegiak:
Lurralde Artxiboan 2011n sartutako prozedurak, amaitutzat jo eta hurrengo garbitzeko loteetan zerrendatuta daudenak:
– Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia. 2/23 zenbakiko lotea.
– Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia. 8/23 zenbakiko lotea.
Bilboko Zigor-arloko Epaitegiak.
Lurralde Artxiboan 2010 eta 2011n sartutako prozedurak, amaitutzat jo eta hurrengo garbitzeko loteetan zerrendatuta daudenak:
– Bilboko Zigor-arloko 3 zenbakiko Epaitegia. 4/23 zenbakiko lotea.
– Bilboko Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegia. 5/23 zenbakiko lotea.
– Bilboko Zigor-arloko 5 zenbakiko Epaitegia. 6/23 zenbakiko lotea.
Bilboko Epaitegi dekanoa.
Gobernu-Bulegoa-Gainerako Zerbitzu Erkideak.
2012ra arteko doako justizia izateko eskabideak eta 2017ra arteko apud-acta ahalordeak.
Barakaldo.
Lurralde Artxiboan 2001-01-01etik 2001-12-31ra arte sartutako prozedurak, amaitutzat jo eta hurrengo garbitzeko loteetan zerrendatuta daudenak:
2/23 zenbakiko garbitzeko lotea Barakaldoko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.
3/23 zenbakiko garbitzeko lotea Barakaldoko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.
6/23 zenbakiko garbitzeko lotea Barakaldoko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.
7/23 zenbakiko garbitzeko lotea Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia.
Getxo.
Getxoko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa.
2017ra arte legezko bidea eman zaien Efektu-gordailuko eta gobernuko agiri eta espedienteak.
GIPUZKOA
Donostia / San Sebastian.
TR.O. Zerbitzu Erkideak, Zinpekoen Bulegoa. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia.
Donostiako Instrukzioko 1,2,3,4 eta 5 zenbakiko Epaitegietako prozeduren zerrenda, Lurralde Artxiboan 2008an sartu zirenak eta dagozkion organo judizialek amaitutzat jo dituztenak.
Irun.
Lurralde Artxiboan 2001-01-01etik 2001-12-31ra arte sartutako prozedurak, amaitutzat jo eta hurrengo garbitzeko loteetan zerrendatuta daudenak:
5/23 zenbakiko garbitzeko lotea.
Zerbitzu Erkide-Betearazpen Sekzioaren espedienteak, Artxiboan 2016-01-01a baino lehen sartu zirenak.
15/23 zenbakiko garbitzeko lotea.
Aurretiazko Eginbideen prozedurak, Artxiboan 2002-12-31ra arte sartu zirenak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegikoak.
16/23 zenbakiko garbitzeko lotea.
Prozedura Laburtuak, Artxiboan 2002-12-31ra arte sartu zirenak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegikoak.
6/23 zenbakiko garbitzeko lotea.
Prozedura Laburtuak, Artxiboan 2002-12-31ra arte sartu zirenak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegikoak.
7/23 zenbakiko garbitzeko lotea.
Aurretiazko Eginbideak, Artxiboan 2002-12-31ra arte sartu zirenak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegikoak.
ARABA
Vitoria-Gasteiz.
83/23 zenbakiko gobernu-espedienteak.
Arabako Probintzia Auzitegiko arlo zibil eta zigor-arloko apelazioko erroiluak, hasiera 1964ko urtarrilaren 1etik aurrera eman eta 2012-12-31 baino lehen artxibatu zirenak, amaitutzat jota eta 1/23 zenbakiko lotean islatuta daudenak.
Hori publiko egiten da uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 16. artikuluarekin bat. Horren bidez, interesdunek bi hilabeteko epea izango dute beren garaian prozesura ekarri zituzten dokumentuak berreskuratzeko, eta ohartaraziko zaie epe hori igaro eta interesdunek ez badute itzulketarik sustatu, aurkeztutako dokumentuak berreskuratzeko eskubidea galduko dutela.
Hori guztia publiko egiten da, Artxibo Judizialak Modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 20. artikulua betez.
Bilbao, 2024ko otsailaren 14a.
Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitzeko Batzordearen presidentea,
ANER URIARTE CODÓN.