50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1246
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako espediente hau: Eizaga errekaren ibilguaren zati bat azaleratu eta ingurumen aldetik lehengoratzeko obrak eta ingurua urbanizatzeko lanak Z.1.4 - Eizaga Berri 2 eremuan, Zumarragako udal-mugartean (Gipuzkoa).
Espedientearen kodea: AO-G-2024-0034.
Eskatzailea: Zumarragako udala.
Ibilgua: Eizaga.
Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak)): X = 556.277; Y = 4.770.743.
Obren deskribapena: gaur egun hodi batean sartuta dagoen Eizaga errekastoaren 203 metroko luzera azaleratzea, bi ertzak ingurumen aldetik lehengoratzea eta ingurunea urbanizatzea, Zumarragako udalerriko (Gipuzkoa) Z.1.4 - Eizaga Berri 2 eremuan..
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, 665/2023 Errege Dekretuaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1.a; 20015 Donostia / San Sebastián. Gipuzkoa), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Donostia / San Sebastián, 2024ko otsailaren 22a.
Zuzendari Nagusia.
FE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).
Lan Baimen Arloko arduraduna,
IÑIGO AUZA ALDASORO.