Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1245

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-9/2024-AD zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Lubarrieta Servicios Hosteleros, S.L. sozietateari ezin izan diogu jakinarazi ohiko moduan zehapen-espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2024ko urtarrilaren 31n zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, ustez osasun-araudiaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39-A, 5. solairua – Aholkularitza juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20a murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean, «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko otsailaren 27a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala