Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1242

IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Ondarroako portuan (Bizkaia) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidaren eskaera jendaurrean jartzeko dena.

Portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak emateko prozedura, besteak beste, arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskabide hau:

Espedientea: 01244/2023/0G

Eskatzailea: «Arrigorri» Itxas Arrantza Elkartea. Helbidea: Astilleru Plaza z.g. 48700 PK, Ondarroa (Bizkaia).

Eskaeraren xedea: portuko jabari publikoa okupatzea, Ondarroako portuko kirol-dartsenan gasolio-hornigailu bat eta biltegi-tanga erabili eta ustiatzeko.

Eremu geografikoa: Ondarroa (Bizkaia).

Hori guztia argitara ematen da pertsona orok jakin dezan, eta eskabidea aztertu ahal izan dezan, hain justu ere Bizkaiko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Elkano kalea 3, Bilbao).

Egoki iritzitako alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 27a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala