Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1237

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren aurrekontu-zuzkidura lehen aldiz zabaltzea eta hirugarrenez berresleitzea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatua, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez ezarria, eta ondoriozko aurrekontu-zuzkidura eta -berresleitzea argitara ematea.

1.– Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bitartez, zeinaren bidez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –2021eko azaroaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (275. zk.) argitaratu zen plan hori–, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren (aurrerantzean, «983/2021 Errege Dekretua»). 983/2021 Errege Dekretuak erabaki zuen banaketa-irizpideen arabera zuzenean emango zirela aurreikusitako laguntzak, bai eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak finantzatzeko funtsen banaketa ere; hain zuzen ere, 174.000.000 euro, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 6.618.775 euro.

2.– 2022ko martxoaren 2an, otsailaren 28ko TMA/138/2022 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean –52. zenbakia–, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren I., III., IV. eta VI. eranskinak aldatzen dituena. Errege Dekretu horren bidez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Geroago, 2022ko martxoaren 4an, Estatuko Aldizkari Ofizialaren 54. zenbakian, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren huts-zuzenketa argitaratu zen; Errege Dekretu horren bidez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

3.– 2022ko martxoaren 11n, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (51. zk.). Ebazpen horren bidez, onartu, deitu eta argitaratu egiten dira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, zeinaren bidez 983/2021 Errege Dekretuan jasotakoa gauzatzen eta aurrera eramaten baita, 6.420.211,75 euroko aurrekontuarekin, dagozkion zeharkako gastuak kendu ondoren.

4.– 2022ko martxoaren 16an argitaratu zen 188/2022 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Estatuko Aldizkari Ofizialaren 64. zenbakian; Errege Dekretu horren bitartez, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretua aldatzen da, zeinaren bidez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

5.– Azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren jatorrizko testuan zenbait aldaketa egin dira, zeinaren bidez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Hori dela-eta, 2022ko uztailaren 15ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (137. zk.) argitaratu zen 2022ko ekainaren 30eko Ebazpena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez onartu, deitu eta argitaratu egiten baitira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

6.– 2023ko otsailaren 7an, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 27ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (26. zk.). Ebazpen horren bidez, argitara eman zen errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren aurrekontu-zuzkidura berresleitzeko erabakia.

7.– Era berean, 2023ko ekainaren 27an, Estatuko Aldizkari Ofizialean (152. zk.) argitaratu zen ekainaren 22ko TMA/686/2023 Agindua. Agindu horren bidez, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren I. eta III. eranskinak aldatu ziren. Errege Dekretu horren bitartez onartzen da autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Horren ondorioz, 2023ko uztailaren 31n, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (144. zk.), bigarren aldiz aldatzen duena 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena, zeinaren bidez onartu, deitu eta argitaratu egiten baitira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatua, ekainaren 22ko TMA/686/2023 Aginduak ezarritako aldaketak sartzeko asmoz.

8.– Gainera, 2023ko azaroaren 15ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da azaroaren 10eko TMA/1227/2023 Agindua, zeinaren bidez aldatu egiten baitira azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren I., III. eta V. eranskinak. Errege Dekretu horren bitartez, onartu egiten da autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Horren ondorioz, 2023ko abenduaren 19an, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 11ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (240. zk.). Ebazpen horren bidez, hirugarren aldiz aldatzen da 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena, zeinaren bidez onartu, deitu eta argitaratu egiten baitira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Azken ebazpen horrek, beste aldaketa batzuen artean, laguntza-programaren aurrekontu-zuzkidura berresleitzea erabaki zuen, programa osatzen duten jarduketen artean banatuta, honela zehaztuta:

(Ikus .PDF)

9.– 983/2021 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta horretarako eskaera egin ondoren, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Estatu idazkariaren 2023ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari 5.000.000 euroko zenbateko gehigarria ematea erabaki zen, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programarako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Era berean, 983/2021 Errege Dekretuak autonomia-erkidego bakoitzari eta Ceuta eta Melilla hiriei eman beharreko aurrekontuaren zenbateko espezifikoa zehazten badu ere, 983/2021 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan, haien esku uzten du aurrekontua definitutako jarduketa diruz lagungarrien artean banatzea. EEEk deitutako laguntza-programaren bilakaerak agerian uzten du funtsak jardueren artean berresleitzeko beharra, aurkeztutako laguntza-eskaerei ahalik eta estaldura handiena emateko.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenaren 3. oinarria aldatzea. Ebazpen horren bidez, onartu, deitu eta argitaratu egiten dira errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2022ko martxoaren 11ko EHAA, 51. zk.).

Aldaketa horren ondorioz, laguntza-programa horretarako hasieran xedatutako diru-zuzkidura handitu egingo da, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura, honela:

a) 4.850.000,00 euroko gehikuntza (150.000,00 euroko zeharkako gastuak kendu ondoren), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura emandako funtsetatik datorrena, 983/2021 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Estatu idazkariaren 2023ko abenduaren 4ko Ebazpenean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

b) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura, laguntza-programa honetara zuzendutako gehikuntza horren ondoriozko zuzkidura ekonomikoa (11.270.211,75 euro) honako zenbateko hauen arabera banatuko da jarduera bakoitzerako:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluaren arabera, ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 983/2021 Errege Dekretuaren 16. artikuluaren arabera izapidetzen diren espediente guztiei aplikatuko zaie.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean, EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bilbao, 2024ko otsailaren 22a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala