Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1236

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita 2022ko martxoaren 8ko Ebazpena (2020ko martxoaren 21eko EHAA, 57. zk.), hau da, ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen ebazpena, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren bidez, zeina 2021eko abenduaren 22ko 305. zenbakiko BOE Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekonomiaren hainbat sektoretan instalazio berriztagarri termikoak ezartzeari lotutako pizgarriak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren, betiere Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Euskadiren kasurako dagokion aurrekontua, Errege Dekretu horren V. eranskinean ezarritako laguntzaren zenbateko totalari dagokionez, 8.941.671 euro da.

Bigarrena.– Euskadirako esleitutako aurrekontu osotik (8.941.671) euro % 10 (894.167,10) euro erreserbatu zen Eusko Jaurlaritzak burutu beharreko zuzeneko inbertsioak egiteko, 1124/2021 Errege Dekretuan adierazitakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– 2022ko martxoaren 21ean 57. zenbakiko EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, deitu eta argitaratu ziren.

Laugarrena.– 2022ko maiatzaren 18an argitaratu zen 118. zenbakiko BOE Estatuko Aldizkari Ofizialean Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren onuradunen tipologia zabaltzen duen maiatzaren 17ko 377/2022 Errege Dekretua, abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren I., III. eta IV. eranskinen edukia aldatzen zuena.

Bosgarrena.– Aldaketa horren ondorioz, eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 8ko Ebazpenean akats eta omisio batzuk zuzentzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen dituen eta horretarako deialdia egiten duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko martxoaren 8ko Ebazpena aldatzen duen 2022ko ekainaren 30eko Ebazpena eman zen, zeina 2022ko uztailaren 15eko 137. zenbakiko EHAAn argitaratu baitzen.

Seigarrena.– 2023ko urriaren 17an 198. zenbakiko EHAAn argitaratutako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko urriaren 2ko Ebazpenaren bidez Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura aldatu zen, 8.941.671,00 euroko zenbateko gehigarriarekin.

Zazpigarrena.– Era berean, 2023ko abenduaren 12an 235. zenbakiko EHAAn argitaratutako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura aldatu zen, 4.911.153,00 euroko zenbateko gehigarriarekin.

Zortzigarrena.– 2023ko abenduaren 28ko 310. zenbakiko BOE Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren araudi erregulatzailea aldatzen duen, eta energia birgaitzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko laguntza-programa jakin batzuk Estatuko laguntzen Europako esparrura egokitzen dituen abenduaren 27ko 1178/2023 Errege Dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez zabaldu egin baitzen ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren indarraldia Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan 2024ko uztailaren 31ra arte, eta aldatu egin ziren, halaber, abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren beste alderdi batzuk.

Bederatzigarrena.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez –zeinaz programa hauen indarraldia luzatzea erabaki baita Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU): energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa, Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinak birgaitzeko dirulaguntza-programa (PREE 5000 programa; Hiriko Birgaitzeko eta Berroneratzeko Planaren barruan dago, Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Programan sartuta) eta ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programa– (2023ko abenduaren 29ko 247. zenbakiko EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), zabaldu egin zen ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri teknikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programen indarraldia 2024ko uztailaren 31ra arte, hori guztia Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Hamargarrena.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onartu eta argitaratzen dituen eta oinarri horien deialdia egiten duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 8ko Ebazpenak (2022ko martxoaren 21ean argitaratu zen EHAAn, 57. zenbakian) abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretu horretan aurreikusitako baldintzak bete behar dituenez, pizgarri-programa arautzen duten oinarriak berriz ere aldatzeari ekin behar zaio.

Azaldutakoaren arabera, honako hau ebazten da:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 8ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzea, zeinaren bidez ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horretarako deialdia egiten baita, Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honela aldatu ere:

1.– Pizgarri-programa hori arautzen duten oinarrien 2022/1320 (41/15) orrian, «11. Laguntzen azken hartzaileen obligazioak» atalaren barruan, «k» letraren azken paragrafoan,

Honako hau dioen tokian:

«Azkenik, 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko produkzio-instalazioetarako, plan estrategiko bat aurkeztuko da, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena adierazita, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEen eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta Estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barnean hartzeko aukera izango du.»

Honako hau esan behar du:

«Azkenik, aukera gisa, 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko produkzio-instalazioetarako, plan estrategiko bat aurkeztuko da, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena adierazita, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEen eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta Estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barnean hartzeko aukera izango du.»

2.– Aipatutako pizgarri-programa arautzen duten oinarrietako 2022/1320 (41/30) orrian, II. eranskineko «IIE.1 Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa» atalaren barruan,

Honako hau dioen tokian:

«c) Proiektuak kalte esanguratsurik ez eragitearen printzipioa (do not significant harm-DNSH printzipioa) betetzearen justifikazioa, (EB) 2019/2088 Erregelamendua aldatzen duen inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2020/852 Erregelamenduan ezarritako ingurumen-helburuei dagokienez. 100 kW-ko potentzia gainditzen ez duten jarduketetarako betetze horren erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du eskatzaileak. Horri begira, gida batzuk argitaratu ditzake, justifikazio horren elaborazioa errazteko.»

Honako hau esan behar du:

«c) Proiektuak kalte esanguratsurik ez eragitearen printzipioa (do not significant harm-DNSH printzipioa) betetzearen justifikazioa (EB) 2019/2088 Erregelamendua aldatzen duen inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2020/852 Erregelamenduan ezarritako ingurumen-helburuei dagokienez. Erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahalko du eskatzaileak. Horri begira, gida batzuk argitaratu ditzake, justifikazio horren elaborazioa errazteko.»

3.– Aipatutako pizgarri-programa arautzen duten oinarrietako 2022/1320 (41/31) orrian, «IIE.1 Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa» atalaren barruan,

Honako hau dioen tokian:

«f) 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko programetarako, txosten bat aurkeztu beharko da honako hauek barnean hartuta:

i. Plan estrategiko bat, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) adieraziko duena, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEak eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barnean hartu beharko ditu, laguntzen azken hartzaileek Espainian enplegu-sorrera sustatzeko helburuarekin, eta Europar Batasunean dauden hornitzaileei lotutako ekipoen, osagaien, sistemen integrazioen eta softwarearen erosketa ere sustatu dezaten, horrela hornidura-katearen segurtasuna ere hobetzeko. EEEren web-orrian argitaratuko da dokumentu hori.

ii. Hondakinik eragin bada, egindako obra zibil horietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen % 70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzea laburpen-memoria bat aurkeztuta, non sortutako hondakinen kantitate osoa adieraziko den LER kodeen arabera sailkatuta, baita helmugako kudeatzaileen ziurtagiriak ere, lortutako balorizazio-ehunekoa bertan adierazita. Balorizatu ezin daitezkeen hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.»

Honako hau esan behar du:

«f) 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko programetarako, txosten bat aurkeztu beharko da honako hauek barnean hartuta:

i. Aukera gisa, plan estrategiko bat, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) adieraziko duena, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEak eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barnean hartu ahalko ditu, laguntzen azken hartzaileek Espainian enplegu-sorrera sustatzeko helburuarekin, eta Europar Batasunean dauden hornitzaileei lotutako ekipoen, osagaien, sistemen integrazioen eta softwarearen erosketa ere sustatu dezaten, horrela hornidura-katearen segurtasuna ere hobetzeko. EEEren web-orrian argitaratuko da dokumentu hori.

ii. Hondakinik eragin bada, egindako obra zibil horietan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen % 70eko balorizazioa betetzen dela behar bezala egiaztatzea laburpen-memoria bat aurkeztuta, non sortutako hondakinen kantitate osoa adieraziko den LER kodeen arabera sailkatuta, baita helmugako kudeatzaileen ziurtagiriak ere, lortutako balorizazio-ehunekoa bertan adierazita. Balorizatu ezin daitezkeen hondakin arriskutsuak ez dira kontuan hartuko helburu hori lortzeko.»

4.– Aipatutako pizgarri-programa arautzen duten oinarrietako 2022/1320 (41/33) orrian, «IIE.2 Egindako jarduketak justifikatzeko eskatutako dokumentazioa» ataleko b) ataleko 5. puntuaren barruan,

Honako hau dioen tokian:

«5.– 100 kW-ko potentzia gainditzen duten jarduketetarako, dokumentazio eguneratua, azkenean gauzatutako jarduketarako islatuko edo berretsiko duena IIE.1.f) atalean eskatutakoa, osagaien jatorriari eta ezaugarriei, proiektuaren inpaktuari eta kalte esanguratsurik ez eragitearen printzipioari dagokienez.»

Honako hau esan behar du:

«5.– Kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioari buruz aldaketarik izan ez dela egiaztatzen duen adierazpena, eta, kasuan-kasuan, hondakinen balorizazioari buruzko dokumentazio eguneratua.»

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.– 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera –egun hori barne– aurkeztuko diren eskaerei aplikatuko zaizkie ebazpen honek sartutako aldaketak.

Bosgarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2024ko otsailaren 20a.

Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala