50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 8 orri.)
- EPUB (273 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1235
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, hirugarrenez aldatzen duena 2021eko irailaren 22ko Ebazpena, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua –NextGenerationEU–).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Abenduaren 27ko 1178/2023 Errege Dekretuaren bidez (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren araudi erregulatzailea aldatzen du errege dekretu horrek, eta energia birgaitzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko laguntza-programa jakin batzuk Estatuko laguntzen Europako esparrura egokitzen ditu —Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2023ko abenduaren 28ko 310. zenbakian argitaratu zen—), zabaldu egin zen energia-iturri berriztagarrien bidez autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programen indarraldia 2024ko uztailaren 31ra arte Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta aldatu egin ziren ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren beste alderdi batzuk, zeinak autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen baitu energia-iturri berriztagarrien bidez autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Bigarrena.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez —horren bidez programa hauen indarraldia luzatzea erabakitzen da: energia-iturri berriztagarrien bidez autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa; Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinak energetikoki birgaitzeko dirulaguntzen programa (PREE 5000 programa), zeina Hiri Birgaitze eta Berroneratzeko Planaren Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Programaren barruan sartuta baitago, eta ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programa; hori guztia Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU) (2023ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zenbakia)—, luzatu egin zen energia-iturri berriztagarrien bidez autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren indarraldia 2024ko uztailaren 31ra arte, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Hirugarrena.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenak (2021eko urriaren 1eko EHAAren 197. zenbakian argitaratu zen) ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretu horretan aurreikusitako baldintzak bete behar dituenez, pizgarri-programa arautzen duten oinarriak berriz ere aldatzeari ekin behar zaio.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpena hirugarrenez aldatzea. Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen ditu ebazpen horrek. Aldaketa hauek egiten dira:
1.– Pizgarri-programa hori arautzen duten oinarrien 2021/5035 (54/21) orrian, 3. Oinarriaren, «Laguntzen azken hartzaileen betebeharrak», k. atalaren azken paragrafoan,
hau dioen tokian:
«Horrez gain, 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko sorkuntza-instalazioetarako, plan estrategiko bat aurkeztuko da, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena adierazita, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEen eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere.»
hau esan behar du:
«Horrez gain, aukera gisa, 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko sorkuntza-instalazioetarako, plan estrategiko bat aurkeztu ahalko da, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena adierazita, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEen eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta Estatuko industriako balio-katearen gaineko inpaktuaren estimazioak ere hartu ditzake.»
2.– Aipatutako pizgarri-programa arautzen duten oinarrien 2021/5035 (54/32) orrian, eranskineko «IIE.A1 Pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio orokorra» izeneko puntuko l) letrako i eta ii ataletan,
hau dioen tokian:
«i. Plan estrategiko bat, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena barne, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEak eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta Estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barnean hartzeko aukera izango du. Laguntzen deialdia egiten duen agintariak argitaratuko du dokumentu hori.
ii. Proiektuak kalte esanguratsurik ez eragitearen printzipioa betetzearen justifikazioa (EB) 2019/2088 Erregelamendua aldatzen duen inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2020/852 Erregelamenduan ezarritako ingurumen-helburuei dagokienez. Kasu horretan, jarduketak 100 kW-ko potentzia gainditzen ez badu, betetze horren erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du eskatzaileak. Xede horretarako, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak gida batzuk argitara ditzake, justifikazio horren elaborazioa errazteko.»
hau esan behar du:
«i. Aukera gisa, plan estrategiko bat, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena barne, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEak eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta Estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barnean hartzeko aukera izango du. Laguntzen deialdia egiten duen agintariak argitaratu ahalko du dokumentu hori.
ii. Proiektuak kalte esanguratsurik ez eragitearen printzipioa (do not significant harm-DNSH printzipioa) betetzearen justifikazioa (EB) 2019/2088 Erregelamendua aldatzen duen inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2020/852 Erregelamenduan ezarritako ingurumen-helburuei dagokienez. Erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahalko du eskatzaileak. Xede horretarako, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak gida batzuk argitara ditzake, justifikazio horren elaborazioa errazteko.»
3.– 2021/5035 (54/39) orrian, eranskineko «IIE.B.2 Egindako jarduketa justifikatzeko dokumentazioa» puntuko b) letraren 5. puntuan,
hau dioen tokian:
«5. 100 kW-ko potentzia izendatua gainditzen duten jarduketetarako, dokumentazio eguneratua, azkenean gauzatutako jarduketarako islatuko edo berretsiko duena IIE.A.e) atalean eskatutakoa, osagaien jatorriari eta ezaugarriei, proiektuaren inpaktuari eta kalte esanguratsurik ez eragitearen printzipioari dagokienez. 100 kW-ko edo hortik beherako jarduketetarako, azkenean gauzatutako jarduketak baldintza hori betetzen duela dioen erantzukizunpeko adierazpena.»
hau esan behar du:
«5. Kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioari buruz eta, kasuan-kasuan, hondakinen balorizazioari buruz eskaera-fasean adierazitakoarekiko aldaketarik izan ez dela egiaztatzen duen adierazpena.»
4.– 2021/5035 (54/46) orrian, III. eranskineko «A3 Laguntzak kalkulatzeko erreferentziazko balioak» puntuan, aldatua izan zen bezalaxe, puntu honi dagokionez: «1. eta 2. pizgarri-programak: zerbitzu-sektorean eta ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan autokontsumo-instalazioak egitea energia-iturri berriztagarrien bitartez, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe»,
hau dioen tokian:
(Ikus .PDF)
hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
5.– 2021/5035 (54/48) orrian, III. eranskineko «A3 Laguntzak kalkulatzeko erreferentziazko balioak» puntuan, aldatua izan zen bezalaxe, puntu honi dagokionez: 3. pizgarri-programa: Zerbitzu?sektorean eta beste produkzio?sektore batzuetan lehendik dauden energia?iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo?instalazioetan biltegiratzea txertatzea.
hau dioen tokian:
(Ikus .PDF)
honako hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Laugarrena.– 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera –egun hori barne– aurkezten diren eskaerei aplikatuko zaizkie ebazpen honen 1. ataletik 3.era sartutako aldaketak.
Bestalde, ebazpen honen 4. eta 5. ataletan sartutako aldaketak, aldiz, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako emate-ebazpenei aplikatuko zaizkie.
Bosgarrena.– Ebazpen honek agortu egiten du administrazio-bidea; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2024ko otsailaren 20a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.