50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1234
AGINDUA, 2024ko otsailaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
Osasuneko sailburuaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez (2009ko urtarrilaren 11ko EHAA, 29. zk.), Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen (agindu hori aldatu zen, 2014ko martxoaren 5eko Aginduaren eta 2015eko otsailaren 13ko Aginduaren bidez), Osasun Saileko Aholku Kontseiluen Araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez. Agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Batzordeak batzordeburua, idazkaria eta 12 bokal izango ditu, denak ere Osasuneko sailburuak izendatuak, 4. artikuluak dioenari jarraituz.
2022ko azaroaren 24ko Aginduaren bidez berritu zuen Batzordearen osaera, azken aldiz, Osasuneko sailburuak.
Aipatutako arau-aurreikuspenak betetzeko, berritu beharra dago batzorde horren osaera.
Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bertan berritzea Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera. Hau izango da osaera berria:
Lehendakaria: Itziar Larizgoitia Jauregui andrea.
Idazkaria: Jon Iñaki Álvarez Uriarte jn.
Bokalak:
Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Programako koordinatzaileak:
– Aitziber Pérez Fernández and.
– María Estévez Domingo and.
– Ana Aguirre Unceta-Barrenechea and.
– Idoia Martínez Fernández de Pinedo and.
Euskal Herriko Pediatria Elkartea ordezkatuz:
– Ignacio Díez López jn.
Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkaritzan:
– Mercedes Fraca Padilla and.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza ordezkatuz:
– Enrique Peiró Callizo jn.
– Adelina Pérez Alonso and.
Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkaria:
– José Antonio Municio Martín jn.
– Nerea Ferrero Saiz and.
– Mercedes Espada Sáez-Torre and.
– María Jesús Lázaro- Carrasco de la Fuente and.
Bigarrena.– Osaera hori Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez berrituko da aurrerantzean, legez izendatutako kideen izenen zerrenda jakinarazi eta gero, betiere.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 27a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.