50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1232
AGINDUA, 2024ko otsailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioan (COPAFA) foru-aldundietako ordezkariak kargutik kendu eta berriak izendatzeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zenbait ordezkariren izendapena berritzeari eta batzordearen eraketa berriari.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuekin bat etorriz sortutako batzorde paritarioa izendatu, haren osaera zehaztu eta haren funtzionamendu-arauak ezarri ziren.
Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritario (COPAFA) izena eman zitzaion, eta, haren independentzia funtzionala ezertan eragotzi gabe, gaur egun Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dago.
Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuen arabera, COPAFAk honako kide hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, batetik, eta hiru foru-aldundiak, bestetik. Halaber, sei batzordekide izango ditu, hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarenak eta beste hirurak foru-aldundienak.
Foru-aldundien ordezkarien inguruan izandako aldaketak direla eta, beharrezkoa da haien izendapenak eguneratzea. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkarien izendapenak berritu dira. Beraz, batzordearen eraketa berriari publizitatea eman behar zaio.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Maria Asunción Quintana Uriarte andrea Arabako Foru Aldundiaren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko batzordekide izatetik kendu dela.
Bigarrena.– Argitara ematea David Fernández Sarabia jauna Arabako Foru Aldundiaren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko batzordekide izendatu dela.
Hirugarrena.– Argitara ematea Arantza Atutxa Lejarreta andrea Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko batzordekide izatetik kendu dela.
Laugarrena.– Argitara ematea Andoni Agirrebeitia Abendibar jauna Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko batzordekide izendatu dela.
Bosgarrena.– Argitara ematea Xabier Arruti Olazábal jauna Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko batzordekide izatetik kendu dela.
Seigarrena.– Argitara ematea Arantza Ariztimuño Larraza andrea Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko batzordekide izendatu dela.
Zazpigarrena.– Argitara ematea Jorge Garbisu Buesa jaunaren izendapena berritu dela, COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko kide gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari moduan.
Zortzigarrena.– Argitara ematea Jone Miren Fernández Landa andrearen izendapena berritu dela, COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko kide gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari moduan.
Bederatzigarrena.– Argitara ematea COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioaren osaera, ordezkarien artean gertatutako aldaketak barne.
Hauek izango dira COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioko kideak:
Lehendakaria:
Iñaki Aldekogarai Labaka jauna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzuen zuzendaria.
Batzordekideak:
Jorge Garbisu Buesa jauna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.
Jone Miren Fernández Landa andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.
David Fernández Sarabia jauna, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.
Andoni Agirrebeitia Abendibar jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.
Arantza Ariztimuño Larraza andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia.
Idazkaria:
Josu Erauzkin Barrenetxea, erakunde ordaintzailearen arduraduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.
Hamargarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, guztien ezagutzarako.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 28a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.