50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1229
AGINDUA, 2024ko martxoaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Bat etorriz Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin eta sail honetako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko urtarrilaren 25eko Aginduak (2024ko otsailaren 5eko EHAA, 26 zk.) laugarren oinarrian xedatutakoarekin, honako hau.
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (C1/C2 taldea, 18. maila, 520010/86 kodea).
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 1a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.