50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
1228
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 28koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, 2024ko otsailaren 13ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoaren Zerbitzuen Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian txanda irekiz sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez badira eta horiek zuzentzeak agiriaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar.
Euskal Herriko Polizia Akademiaren egiturari buruzko martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuak eta indarrean dauden gainerako lege aplikagarriek emandako eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko otsailaren 13ko Ebazpenaren testuan, euskaraz zein gaztelaniaz, era horretako akatsak atzeman dira. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian txanda irekiz sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen (2024ko otsailaren 22ko EHAA, 39. zk.). Beraz, ondoren, dagokien zuzenketa egiten da.
2024/927 (12/39) orrialdean, honako hau dio:
«4.– Lehiaketa-fasean merezimenduak baloratuko dira, 140 punturaino, baremazio honen arabera:»
Baina hau esan behar du:
«4.– Lehiaketa-fasean merezimenduak baloratuko dira, 160 punturaino, baremazio honen arabera:»
Bederatzigarren oinarrian hitzez hitz honela dioen atal berria sartzea:
4.3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoko kidegoetan eta/edo Ertzaintzan Oinarrizko Eskalako agente gisa emandako zerbitzuak: 0,05 puntu, emandako zerbitzu-egun bakoitzeko; 20 puntu, gehienez.
Emandako zerbitzuak egiaztatzeko, dagokion administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko da (Herri Administrazioan Aldez Aurreko Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legearen I. eranskineko eredua).
Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Ebazpen hau argitaratzen den egunera arte aurkezten diren eskabideak baliozkoak izanen dira, eta interesdunek aldatu ahalko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatu arte, egindako zerbitzuak merezimenduei buruzko atalean sartuz.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkara dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotako administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumeneko arauak errespetatu beharko dira.
Arkauti, 2024ko otsailaren 28a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.