Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
1224

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 26koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2024ko otsailaren 23ko Ebazpena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2008ko otsailaren 11ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko ofizialondoko kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; martxoaren 6ko EHAA, 47. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2024ko otsailaren 26an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko otsailaren 23ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko kategoriarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 26a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala