50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1223
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 23koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2024ko otsailaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizialondoko kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizialondoko kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; maiatzaren 24ko EHAA, 99. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakitera ematea 2024ko otsailaren 22an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko otsailaren 20ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko kategoriarekin.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 23a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.