Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2024ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1161

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, udal haur-eskolei 2023-2024 ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

2023ko abenduaren 18ko EHAAn argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko abenduaren 1eko Agindua, 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako 2023-2024 ikasturterako dirulaguntzak iragartzen dituena.

Agindu horren 11.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko abenduaren 1eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala