Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2024ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1160

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2023-2024 ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 4ko Aginduaren bitartez, honako deialdi hau finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2023-2024 ikasturterako dirulaguntzetarakoa, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuaz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuaz.

Agindu horren 10.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntza sailburuaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidulizatua egingo ez zaienik.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 4ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala