Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2024ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1159

26/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita buru-nahaste larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar den publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena; hitzarmena buru-nahaste larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko da. Hitzarmen-luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 27KO 26/2024 EBAZPENARENA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK 2019KO ABENDUAREN 17AN NAHASMENDU MENTAL LARRIA DUTEN PERTSONEN ARRETA SOZIOSANITARIORAKO, SINATUTAKOA LANKIDETZA HITZARMENAREN LUZATZEKO AKORDIOA

Bilbao, 2022ko abenduaren 29a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Unai Rementeria Maiz, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 17ko erabakiaren bidez hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena duena.

Eta bestetik, Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Gobernu Batzordearen 2022ko urriaren 4ko erabakiaren bidez egintza honetarako eskumena duena.

Alderdiek beharrezko gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri hitzarmenaren luzapen eranskin hau sinatzeko, eta horren arabera,

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2019ko abenduaren 17an, nahasmendu mental larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko, eta 2019ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du.

2021eko azaroaren 16an Aldaketa Eranskina sinatu zen, hitzarmenaren xede diren plazen kopurua eta finantza-lankidetzaren zenbatekoa handitzeko.

Bigarrena.– Aipatutako hitzarmenaren hamargarren hizpaketaren arabera, alde bien adostasunez luzatu ahal izango da, berenberegi, baina ezin izango da gainditu Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean zehazten den gehieneko iraupena.

Hirugarrena.– Bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen, eta bereziki gaixotasun mental larri eta kronifikatua duten pertsonen arretaz arduratzen diren gizarte-zerbitzuak garatzeko eta sendotzeko lankidetzari eustea.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek aipatutako hitzarmena luzatzeko akordioa sinatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera:

HIZPAKETAK

Lehenengoa.– Hitzarmena Luzatzea.

Urtebetez luzatzen da, 2023ko abenduaren 31ra arte, 2019ko abenduaren 17an sinatutako lankidetza-hitzarmena, buru-nahaste larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko.

Bigarrena.– 2023rako konpromisoak.

Onuradunen eskura dauden plazen kopurua eta 2023rako finantza-lankidetzaren zenbatekoa 2022rako ezarritakoen berdinak izango dira.

Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak 827 plaza jarriko ditu hartzaileen eskura, honela banatuta: eguneko arretarako zentroak 435; egonaldi luzeko laguntza duten etxebizitzak eta egoitzazentroak 392.

Bestalde, Osasun Sailak 5.800.000 euro bideratuko ditu 2023an hitzarmenaren xede diren plazak garatzeko.

Hirugarrena.– Luzapenaren ondorioak.

Luzapena honen ondorioak sinatzen denetik hitzarmena azkendu arte luzatuko dira.

Eta aurretik azaldutako guztiarekin ados egonda, luzapen honen bi kopia sinatzen dituzte, goian adierazitako tokian eta egunean.

Bizkaiko ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala