Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2024ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1158

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen onuradun gertatu diren entitateen zerrenda, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan emandako laguntzak.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, kontuan hartuta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen (zenbatekoa adierazita), finantzatutako jarduketen eta pertsona edo entitate onuradunen zerrenda.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen onuradun gertatu diren entitateen zerrenda, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita (ebazpen honen eranskina), Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan emandako laguntzak. Deialdi hori organismo autonomo honen Administrazio Kontseiluaren erabakiz onartu zen, 2021eko abenduaren 21eko bileran (2021eko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.).

Bigarrena.– Berariaz jasotzea Europar Batasunaren NextGeneration-EU funtsaren finantzaketa.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala