Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2024ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1154

AGINDUA, 2024ko otsailaren 12koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bizkaiko Probintzia Bulego Fiskalean «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

2023ko urriaren 25eko Aginduaren bidez (2023ko abenduaren 1eko BOE; 2023ko azaroaren 13ko EHAA), Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko karrerako funtzionarioen artean Bizkaiko Probintzia Bulego Fiskaleko 580012 lanpostua, 2. dotazioa, izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, prozedura bete dela eta hautagaiek deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak bete dituztela egiaztatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdiko lanpostua hutsik geratu dela ebaztea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala