Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2024ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1138

AGINDUA, 2024ko otsailaren 12koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako «Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari laguntzeko» lanposturako izendapen askeko deialdia ebazten duen 2024ko urtarrilaren 12ko Agindua.

2023ko urriaren 25eko Aginduaren bidez (2023ko azaroaren 15eko BOE; 2023ko azaroaren 13ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzan «Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteari laguntzeko» lanpostua (370000 lanpostua, 1. dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoetako karrerako funtzionarioen artean.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz esleitu ondoren plaza, esleipendunak uko egitea aurkeztu du.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez egindako esleipena baliogabetzea.

Bigarrena.– Deialdia bete gabe uztea.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala