Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2024ko martxoaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1130

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 29koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Artziniega (Araba) eta Gordexola eta Güeñes (Bizkaia) udalerrietan dagoen energia elektrikoa garraiatzeko Aiara 2 – La Jara TZ euskarriko 220 kV-ko linea berrindartzeko proiektuari dagokion aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa betez (2013-12-26ko BOE), jendaurrean jartzen da honako proiektu honi buruzko aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko baimenaren eskaera:

Esp.: 01-AT-Y-2022-00084/ 48-AT-Y-2022-130.

– Eskatzailea: Red Eléctrica de España SAU. Egoitza soziala: La Moraleja, Alcobendas, 28109-Madril, Conde de los Gaitanes pasealekua 177.

– Kokalekua: Artziniega (Araba) eta Gordexola eta Güeñes (Bizkaia) udal-mugarteak.

– Aurrekontu osoa: 426.976 euro.

– Xedea: «Aiara 2 – La Jara TZ» linearen garraiatzeko ahalmena gehitzea. Ministroen Kontseiluak 2022ko martxoaren 22an onartu zuen «Energia-plangintza. 2021-2026 Energia Elektrikoaren Garraio Sarea Garatzeko Plana» izeneko dokumentuan jasotzen da.

– Instalazioaren ezaugarriak: proiektuan jasotzen direnak. Ramón Fernandez de Bordons ingeniari industrialak sinatu zuen proiektua 2022ko urriaren 13an, eta espedientean dago jasota.

Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena eskatzen dira.

Hori guztia argitara ematen da, eta 20 eguneko epea ematen da, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) eta Interneteko webgunean (www.euskadi.eus), Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 29a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala