Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2024ko martxoaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1129

IRAGARKIA, 2024ko urtarrilaren 26koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Otxandio eta Ubide (Bizkaia) eta Legutio (Araba) udal-mugarteetan dagoen «Kastillo» (20 MW) izeneko parke eolikoaren proiektuaren eta hari lotutako azpiegituren aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskabideak.

115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) eta 24/2013 Legearen 53 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Kastillo» izeneko parke eolikoari eta hari lotutako azpiegiturei buruzko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Espedienteak: 01-GE-Y-2022-00001 eta 48-GE-Y-2023-00002.

– «Kastillo» izeneko parke eolikoaren proiektua, 20 MW potentzia instalatua duena:

a) 4 aerosorgailu, 5 MW-ko potentzia unitariokoak, eta 120,9 m-ko altuera duen abatza dutenak, eta 30 kV-ko azpiegitura elektrikoa, aerosorgailuen arteko interkonexioa egiteko, Legutio udal-mugarteetan (Araba).

b) Dorre meteorologiko 1, 121 metroko altuera duena, Ubide udal-mugartean (Bizkaia).

c) Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura:

c.1.– 30 kV-ko «Kastillo» sekzionamendu zentroa, Legutio udal-mugartean (Araba).

c.2.– Tentsio erdiko lurpeko linea (30 kV), 30 kV-ko «Kastillo» sekzionamendu zentrotik «SET Villarreal T1» azpiestaziora. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa banatzaileak dauka Legutio udal-mugartean (Araba).

– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.

– Eskatzailea: Plauri Energy SL (IFK: B88263512).

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Otxandio eta Ubide (Bizkaia) eta Legutio (Araba).

– Banaketa-sarera husteko aurreikusi den puntua: «SET Villarreal T1» azpiestazioa, 30 kV-ekoa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAUrena.

– Parke eolikoaren aurrekontua: 18.726.844,26 euro.

– Sekzionamendu zentroaren aurrekontua: 464.324,33 euro.

– Ebakuazio-linearen aurrekontua: 1.266.826,12 euro.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimena horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz), Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jenerala 23, Bilbao) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Industria Administrazioaren Arabako edo Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, honako aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan; erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ohartarazpen moduan, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatuta dauden bestelako subjektuek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak administrazio publikoetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egin ahal izateko. Hori dela eta, jendaurreko izapide horretan alegaziorik aurkeztu behar badute, baliabide elektronikoak erabiliz egingo dute nahitaez.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 26a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala