Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2024ko martxoaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1125

28/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2024. urterako Urteko Araugintza Plana onartzeko erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2024ko otsailaren 22an egindako bilkuran, 2024. urterako Urteko Araugintza Plana onartzeko erabakia hartu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2024. urterako Urteko Araugintza Plana onartzen duen erabakiaren testua, zeina ebazpen honen eranskinean ageri baita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 27KO 28/2024 EBAZPENARENA
2024. URTERAKO URTEKO ARAUGINTZA PLANA ONARTZEKO ERABAKIA

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 8. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen duenez, Gobernuak urtero onartuko du araugintza plan bat, eta bertan bilduko dira urte horretan Gobernu Kontseilura, hark onar ditzan, igorriko diren legegintza- edo erregelamendu-ekimenak.

Informazioa eta parte-hartzea bermatze aldera, araugintza plana Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, aipatutako artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legeak, ekainaren 30ekoak, 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz, lehendakariak Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzen du, sailburu bakoitzari bere jardunean dagokion eskumen eta erantzukizunari kalterik egin gabe. Koordinazio-lan horretan, Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko Idazkaritza Nagusiak koordinatzen ditu urteko araugintza-planaren argitalpena eta jarraipena, Jaurlaritzako sailekin lankidetzan.

Eusko Jaurlaritzako 2024ko Urteko Araugintza Plana osatzeko, sailek urteko arau-plangintza onartu eta Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko Idazkaritza Nagusira igorri dute, eta horrekin osatu da, hain zuzen ere, 2024ko Urteko Araugintza Plana.

Aurrekoa gorabehera, kontuan izan behar da 2024a hauteskunde-urtea dela; beraz, Urteko Araugintza Plan hau onartzen da, kalterik egin gabe XIII. Legegintzaldiko gobernu berriak beharrezkotzat jo ditzakeen balizko aldaketa eta egokitzapenei.

Hori guztia dela eta, Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18 l) artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariak proposatuta eta dagokion eztabaidaren ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabakia hartu du

ERABAKIA

Lehenengoa.– 2024 urteari dagokion Eusko Jaurlaritzaren Urteko Araugintza Plana onartzea, eranskinean ageri dena.

Bigarrena.– Urteko Araugintza Plan hau onartzeak ez du eragotziko XIII. Legegintzaldiko gobernu berria eratzearen ondorioz beharrezkotzat jotzen diren aldaketak eta egokitzapenak egitea.

Hirugarrena.– 2024ko ekitaldian hasi behar diren xedapen orokorrek, Plan honetan agertu ez badira, inguruabar hori arrazoituko dute dagozkien memorietan.

Laugarrena.– Jaurlaritzako Sailek Jaurlaritzako sailek memoria bat egingo dute beren arau-plangintzaren urteko gauzatzeari buruz. Memoria hori Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko Idazkaritza Nagusira igorriko da 2025eko lehenengo hiruhilabetean, 2024 Urteko Araugintza-Planaren gauzatzeari buruzko memoria bateratua argitaratu dadin.

Bosgarrena.– Aipatutako plana argitaratzea gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren atarian –Irekia–.

Seigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aginduko du Eusko Jaurlaritzaren 2024ko Urteko Araugintza Plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

ERANSKINA
EUSKO JAURLARITZAREN 2024rako URTEKO ARAUGINTZA PLANA
Legegintza- eta erregelamendu-ekimenak, Gobernu Kontseiluari aurkeztea aurreikusten direnak, 2024an onar ditzan.
0. Lehendakaritza

0.1. Lege-aurreproiektua, Kanpoko Euskal Komunitateari buruzkoa.

0.2. Dekretu-proiektua, Kanpoko Euskal Komunitatearentzako laguntza-laguntzei buruzkoa.

1. Segurtasun Saila

1.1. Dekretu-Proiektua, Udaltzaingoak defendatzeko eta hornitzeko baliabide teknikoak arautzeko dena.

1.2. Dekretu-Proiektua, Euskalmet – Agencia Vasca de Meteorología SA» sozietate anonimo publikoa sortzeko dena.

1.3. Dekretu-proiektua, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren estatutuak onartzeko dena.

1.4. Dekretu-proiektua, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretua aldatzeko dena.

1.5. Dekretu-proiektua, poliziaren mugikortasunari buruzkoa.

1.6. Dekretu-Proiektua, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplina Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 79/1994 Dekretua aldatzeko dena.

2. Lan eta Enplegu Saila

2.1. Dekretu-proiektua, Euskadiko kooperatiben erregelamendua onartzen duena.

2.2. Dekretu-proiektua, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen Dekretua aldatzeko dena.

2.3. Dekretu-proiektua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta enplegu-agentzien artean bitartekotza- eta enplegu-zerbitzua emateko irekitako akordioak arautzen dituena.

2.4. Dekretu-proiektua, Inklusiorako euskal kontseilua arautzen duena.

2.5. Dekretu-proiektua, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular eta onuradunentzako enplegurako pizgarriei buruzkoa.

2.6. Dekretu-proiektua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzeko dena.

2.7. 5/2024 Dekretua, urtarrilaren 23koa, Inklusiorako Erakundearteko Batzordea arautzen duena.

2.8. 12/2024 Dekretua, otsailaren 13koa, Kooperatiben arloko ikuskapenari eta zehapen-prozedurari buruzkoa.

3. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

3.1. Lege-aurreproiektua, euskal ondare-zuzenbidearen arloko berezitasunei eta familia-enpresaren eta ondarearen defentsari buruzkoa.

3.2. Lege-aurreproiektua, Colegio de Agentes y Comisionistas de Aduanas de Bilbao izeneko elkargoa kentzeko dena.

3.3. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoari buruzkoa.

3.4. Dekretu-Proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeen Erregistroa arautzeko dena.

3.5. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko dena.

3.6. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretua aldatzeko dena.

3.7. Dekretu-proiektua, Euskadiko Ingurumen Adituen Elkargo Profesionala sortzeko dena.

3.8. Dekretu-proiektua, Colegio Profesional de Criminologia de Euskadi - Kriminologia Euskadiko Elkargo Ofiziala sortzeko dena.

3.9. Dekretu-proiektua, Euskal Administrazioetako funtzionarioen karrera profesional horizontala eta Euskal Sektore Publikoko langileen jarduna ebaluatzeko sistema arautzen dituena.

3.10. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko zuzendari publiko profesionalen araubide juridikoa arautzen duena.

3.11. Dekretu-proiektua, Euskal administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko eta funtzionarioak hautatzeko araudia onartzen duena.

4. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

4.1. Dekretu-proiektua, segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioari buruzkoa.

4.2. Dekretu-proiektua, Euskadiko energia berriztagarrien lurralde-plan sektoriala onartzen duena.

4.3. Dekretu-proiektua, AEM-01 igogailuei buruzko Jarraibide Tekniko Osagarria garatzeko dena.

4.4. Dekretu-proiektua, portuetako Udal Kontseiluak sortzeari buruzkoa.

4.5. Dekretu-proiektua, nekazaritzatik eratorritako nitratoek urak kutsatzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia eguneratu eta bateratzeko dena.

4.6. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien Erregistroa eta ustiapen-koaderno elektronikoa arautzen dituena, eta ustiapen-koadernoari buruzko 203/2011 Dekretua eta 2014ko azaroaren 18ko Agindua indargabetzen dituena.

4.7. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan abereen ongizaterako eta abeltzaintzako ustiategien eta instalazioen antolamendu zooteknikorako baldintza higieniko sanitarioak arautzen duena.

4.8. Esparru-dekretu proiektua, Euskadin Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) programa estrategikoa garatzekoa.

4.9. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea arautzen duena.

4.10. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan elikagaien hurbileko salmenta arautzen duena.

4.11. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzekoa eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa sortzekoa.

4.12. Dekretu-proiektua, Euskadi Gastronomia sariak arautzekoa.

4.13. Dekretu-Proiektua, ehiza-lizentziari eta ehizatzeko gaitasunari buruzko uztailaren 29ko 160/2014 Dekretua aldatzeko dena.

4.14. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan jendaurreko ikuskizunetan edo jolas-jardueretan parte hartzen duten baina oraindik ongizatea arautu gabe duten animalien ongizatea arautzeko dena.

4.15. Dekretu-proiektua, nekazaritza eta elikagaigintza industrien erantzukizunpeko adierazpenaren erregimena arautzeko, eta euskal autonomia erkidegoko nekazaritza eta elikagaigintza industrien erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko dena.

4.16. Dekretu-proiektua, Euskadiko Arraza Autoktonoen Katalogo Ofizialean ondare genetiko eta etnologiko gisa aitortutako arrazak izendatzeko dena.

4.17. Dekretu-proiektua, erlezaintzaren antolamenduari buruzkoa.

4.18. Dekretu-proiektua, etxeko hondakinen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duena.

4.19. Dekretu-proiektua, Aizkorri Arazko Naturagune Babestuko eta Kontserbazio Bereziko Eremuko Natura Baliabideen Antolamendurako Plana onartzen duena eta Parke Naturalaren eta haren babes-eremu periferikoaren mugak aldatzen dituena.

4.20. Dekretu-proiektua, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua aldatzeko dena.

4.21. Dekretua eta Agindua aldatzea, Eraikuntza- eta eraispen-hondakinei eta lurrak berrerabiltzeko eta balorizatzeko irizpideei buruzkoa.

4.22. Dekretu-proiektua, Komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena.

4.23. Gasteizko Mendi Garaiak (ES2110015) Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) handitzeko eta haren helburuak eta kontserbazio-neurriak egokitu eta eguneratzeko izendapen-dekretua aldatzea.

4.24. Dekretu-proiektua, Genetikoki Eraldatutako Organismoak kontrolatzeko Biosegurtasunaren Euskal Batzordea sortzen duena, genetikoki eraldatutako organismoak konfinatuta erabiltzeko eta nahita askatzeko baimenak komunikatzeko eta eskatzeko prozedura arautzen duena eta Genetikoki Eraldatutako Organismoen Baimen eta Komunikazioen Erregistroa sortzen duena.

5. Ekonomia eta Ogasun Saila.

5.1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina.

5.2. Dekretu-proiektua, 2024ko Urteko Estatistika Programari buruzkoa.

5.3. Dekretu-proiektua, 2025eko Urteko Estatistika Programarena.

5.4. Dekretu-proiektua, Jaurlaritzako sailen estatistika-organo espezifikoak arautzen dituena.

5.5. Dekretu-proiektua, Uraren kanonaren erregelamendua aldatzeko (229/2021 Dekretua, azaroaren 2koa, Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duena).

5.6. Dekretu-proiektua, Finantzen Euskal Institutuaren estatutuak onartzeko dena.

5.7. Dekretu-proiektua, dirulaguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duena.

5.8. Dekretu-proiektua, EAEko higiezinen kredituko bitartekarien eta higiezinen mailegu- emaileen baimena eta erregistroa eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko dena.

5.9. 6/2024 Dekretua, urtarrilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroa sortu eta arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera gainbegiratzeko dena.

5.10. 13/2024 Dekretua, otsailaren 13koa, borondatezko Gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko zenbait dekretu aldatzekoa.

6. Hezkuntza Saila.

6.1. Dekretu-proiektua, 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, aldatzeko dena (289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean «Musika-Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika- irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena).

6.2 Dekretu-proiektua, zeinaren bidez arautzen baita zer prozedurari jarraituko zaion Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan araubide bereziko kirol-ikasketak emango dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko eta emandako baimenak aldatu eta azkentzeko dena.

6.3. Dekretu proiektua, unibertsitatez kanpoko irakas sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundearen egitura eta funtzioak arautzen dituen Dekretuaren aldaketarako dena.

6.4. Dekretu-proiektua, hezkuntza-sistemari laguntzeko oinarrizko egiturak eguneratzen dituena, horien antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena eta lanpostuen zerrenda onartzen duena.

6.5. Dekretu- proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleek hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan aniztasunari eman beharreko erantzunari buruzkoa.

6.6. Dekretu-proiektua, Ingurune estrategikoen bultzatze eta garatzea «TKGUNE» Programaren erregulazioaren bitartez.

6.7. Dekretu-proiektua, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua arautzen duena.

6.8. Dekretu-proiektua, 46/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituena, aldatzeko dena.

6.9. Dekretu-proiektua, Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratua sortzen duena.

6.10. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Itunpeko Ikastetxe Pribatuetako Hezkuntza-Itunen Araubidea eta Ordainketa Eskuordetuaren Sistema arautzen dituena.

6.11. Dekretu-proiektua, 218/1997 Dekretua, zeinaren bidez urriaren 3ko 1/1990 Hezkuntza Sistemaren Ordenazio Orokorreko Lege Organikoari dagozkion titulu akademiko eta profesional ez unibertsitarioen erregistroa sortzen duena, aldatzeko dena.

6.12. Dekretu-proiektua, Musikeneko instalazioen erabilera arautzen duena, Musikeneko urteko programazioetan sartzen ez diren jardueretarako.

6.13. Dekretu-proiektua, zeinaren bidez sei espezializazio-ikastaroren curriculumak ezartzen baitira (Eraikinen Informazioaren Modelaketa [BIM], 5G Sareen Inplementazioa, Trenbideetako Seinaleztapen- eta Telekomunikazio-sistemak, Audiodeskribapena eta Azpititulazioa, Adimen Artifiziala eta Big Data, eta Industria-mantentzearen Digitalizazioa), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko.

7. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.

7.1. Dekretu-proiektua, hirigintza estandarrak arautzen dituena.

7.2. Dekretu-proiektua, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzako, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa dena.

7.3. Dekretu-proiektua, Euskadiko hirigintza eta etxebizitzarako topagunearen osaera, eskumenak eta funtzionamendu-arautzen dituena.

8. Osasun Saila

8.1. Dekretu-proiektua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren menpeko zerbitzu erakundeetako profesionalen garapen profesionala arautzen duena.

8.2. Dekretu-proiektua, Onkologikoa osasun-zentroa titulartasun publikoko baliabide gisa integratzeko baldintzak ezartzen dituena.

8.3. Dekretu-proiektua, Osasun Publikoaren Euskal Erakundearen estatutuak onartzen dituena.

8.4. Dekretu-proiektua, Osasun Publikoaren Euskal Kontseiluaren egitura, antolaketa, eginkizunak eta osaera ezartzen dituena.

8.5. Dekretu-proiektua, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretua aldatzeko edo ordeztekoa dena.

8.6. Dekretu-proiektua, erabilera kolektiboko igerilekuen osasun-araudia onartzen duen otsailaren 18ko 32/2003 Dekretua aldatzeko edo ordeztekoa dena.

8.7. Dekretu-proiektua, abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretua, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortu eta hura egiaztatzeko sistema arautzen duena, aldatzeko.

8.8. Dekretu-proiektua, adikzioei buruzko informazio-sistema sortzen duena.

8.9. Dekretu-proiektua, farmazia-bulegoetako nutrizio- eta dietetika-atala arautzeko dena.

8.10. 9/2024 Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa eta aurretiazko borondateen agiriak ematea arautzen duen dekretua.

9. Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saila.

9.1. Lege-aurreproiektua, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoa.

9.2. Dekretu-proiektua, etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzuari buruzkoa.

9.3. Dekretu-proiektua, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme-alaba umezurtzentzako laguntza ekonomikoari buruzkoa.

9.4. Dekretu-proiektua, espetxeratuei, baldintzapean askatutako presoei eta senideei laguntzak ematekoa.

9.5. Dekretu-proiektua, Transexualen dokumentazio administratiboa arautzen duena.

9.6. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko uztailaren 30eko 126/2019 Dekretua aldatzekoa.

9.7. Dekretu-proiektua, Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzkoa.

9.8. Dekretu-proiektua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua edo amatasun- eta aitatasun-baimenak 18 astera luzatzeko eszedentziarako laguntzen dekretu berria aldatzeko dena.

10. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

10.1. Dekretu-proiektua, Oinarrizko Babeseko Kultura Ondasunen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa sortzeko dena.

10.2. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Kontseiluaren osaerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzkoa.

10.3. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentuak Balioesteko, Hautatzeko eta Eskuratzeko Batzordearen (COVASADE) funtzionamenduari buruzkoa.

10.4. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen Sistemaren Erregelamendua onartzen duena.

10.5. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan Lege Gordailua kudeatzeko irailaren 10eko 139/2019 Dekretua aldatzeko dena.

10.6. Dekretu-proiektua, kultura-ondasun immaterialen EAEko inbentarioa egiteko prozesuari, egiturari eta eskuragarritasunari buruzkoa.

10.7. Dekretu-proiektua, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzen duen, urriaren 16ko, 222/2012 Dekretua aldatzen duena.

10.8. 19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa.

10.9. Dekretu-proiektua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Kontseiluaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituena.

10.10. Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa ekainaren 30eko 8/2022 Legea garatzen duena.

10.11. Dekretu-proiektua, Goi-mailako Kirolari buruzkoa.

11. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.

11.1. Dekretu-proiektua, Euskal kultura ondareko elementu katalogatuen barneko turismo-gidariaren jarduna gaitzeko dena.

11.2. Dekretu-proiektua, bigarren eskuko ibilgailuen salerosketan kontsumitzaileen informazio-eskubidea arautzen duena.

11.3. Dekretu-proiektua, balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratzen ez duten irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informaziorako eta interes ekonomikoen babeserako eskubidea arautzen duena.

11.4. Dekretu-proiektua, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko 101/2018 Dekretua aldatzen duena (landa-ingurunea).

11.5. Dekretu-proiektua, kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzko uztailaren 1eko 142/2014 Dekretua aldatzen duena.

11.6. Dekretu-proiektua, Euskadiko merkatarien elkarteen erregistroari buruzkoa.

11.7. Dekretu-proiektua, Euskadiko Turismo Mahaia sortzen duen urtarrilaren 27ko 5/2015 Dekretua aldatzen duena.


Azterketa dokumentala