Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1118

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpena egiten saiatu arren egin gabe geldituta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39ko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden eskubideak azkentzeko administrazio-prozedurak hasten direla, bertan azaldutako arrazoiengatik.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 163. eta 164. artikuluetan eta horiekin bat datozen gainerako artikuluetan jasotako izapideen arabera izapidetuko dira espediente horiek.

Horri dagokionez, 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada ura, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.

Edozein administrazio-egintza gauzatu aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziari.

Iragarki hau eranskinean aipatutako interesdunek eta pertsona orok jakin dezan ematen da argitara, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 15a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala