45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1117
Espedientearen kodea: A-G-2023-0006.
Eskatzailea: Oiartzungo udala.
Jardueraren kokapena: Oiartzun.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): Hiruiturrieta iturburua: x = 594.986; y = 4.790.069
Eskatutako urteko bolumena: 2.555 m3 urtean.
Uraren erabilera: abeltzaintza eta baserrien hornidura.
Obren deskribapena:
Hiruiturrieta iturburutik bildutako urak, kutxatila baten bidez, mendian dauden zenbait uraskategitara bideratzen dira, ganaduak libreki erabili ahal izateko eta 3 baserri hornitzeko (Zaldirinazpi, Zaldinatze eta Zaldirintzar).
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.