Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1116

IRAGARKIA, 358/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Miguel Ángel Ruiz Fernández jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, 358/2023 prozedura laburtuaren izapideen bidez jarraitzen dena, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2023ko irailaren 25eko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1134/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez argitaratu baitziren 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan, 2021eko abenduan eta 2022ko apirilean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenean deitutako kategorien / lanpostu funtzionalen txanda irekian eskaintzen diren destinoak. Errekurtsoaren bidez eskatu da Mantentze-lanetako Ofiziala-Margolaria lanpostua (019114 kodea) ez sartzea eskainitako destinoetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 23a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala