45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1106
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 111/2023 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
111/2023 prozedura arrunta, zeinen bitartez PLEAko zuzendari nagusiaren 2022ko irailaren 21eko Ebazpena errekurritu baitu izangai batek. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2021eko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen eta udaltzaingo-zerbitzuen oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozesuaz arduratzen den epaimahai kalifikatzaileak 2022ko uztailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako erabakiak oposizioko bosgarren probaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2024ko otsailaren 16a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.