45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1103
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 20koa, Osasun sailburuordearena, zeinaren bidez berritzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Ikerketako Etika Batzordearen akreditazioa.
Eskaera bat jaso da Arabako Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Ikerketako Etika Batzordearen akreditazioa berritzeko. Hori dela eta, honako hauetan xedatutakoa hartu behar da aintzat: Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzkoa; uztailaren 3ko 14/2007 Legea, Ikerketa Biomedikoari buruzkoa; azaroaren 18ko 1716/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez, alde batetik, ezartzen baitira biomedikuntzako ikerketa egiteko xedea duten biobankuak baimentzeko oinarrizko eskakizunak eta biobanku horiek jarduteko oinarrizko eskakizunak eta, bestetik, giza lagin biologikoak tratatzeko bete behar diren oinarrizko eskakizunak, eta, azkenik, arautzen baita Ikerketa Biomedikorako Erregistro Nazionalaren funtzionamendua eta antolamendua eta abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretua, Sendagaiekin egindako saiakuntzak, Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoak eta Azterketa Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen dituena. Horrenbestez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak ematen dizkidan eginkizunak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akreditazioa berritzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko (Arabako ESI) Ikerketako Etika Batzordeari.
Bigarrena.– Berrestea honako pertsona direla hauek batzorde horretako kideak:
Batzordeburua:
Guillermo Alcalde Bezhold jauna. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Nefrologiako espezialista.
Batzordeburuordea:
Iciar Alfonso Farnós andrea. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Farmakologia Klinikoko espezialista.
Idazkaria:
Ainhoa Ulibarri Ochoa andrea. Erizaintzako diplomaduna. Osasun Zientzietako doktorea.
Batzordekideak:
María Teresa Audicana Berasategui andrea Medikuntza eta Kirurgiako doktoratua. Alergologiako espezialista.
Ainhoa Álvarez Ruiz de Larrinaga andrea. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Neurofisiologia Klinikoan espezialista.
Ana Villagrá García andrea. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Medikuntza Intentsiboko espezialista.
Javier Martínez Gorostiaga jauna. Farmaziako doktorea. Ospitaleko Farmaziako espezialista.
Iñaki Zorrilla Martínez jauna. Medikuntzako lizentziatua Psikiatriako espezialista.
Carlos Martínez Martínez jauna. Farmaziako lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista.
Iratxe Salcedo Pacheco andrea. Medikuntzako lizentziaduna. Pediatriako espezialista.
Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna. Medikuntza eta Kirurgiako doktorea. Barne Medikuntzako espezialista.
Iñigo de Miguel Beriain jauna. Zuzenbideko doktorea. Datu-babesaren arloko aditua.
Vidal Valmala Elguea jauna. Ingeles Filologiako lizentziaduna. Ingeles Filologiako doktorea.
Hirugarrena.– Ezartzea Arabako ESIko batzordeak jardun-eremu geografiko eta instituzional hau izango duela: ikerketa-proiektuak eta baimendu ondoren eta behaketa bidez egindako zentro bakarreko azterlanak, sendagairik gabeak, honako hauetan egindakoak: Arabako ESI, Arabako Errioxako ESI, Arabako Osasun Mentaleko Sarea, Arabako Osasun Barrutiko ospitaleetako zein ospitalez kanpoko zentro pribatu guztiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Arabako Osasun Barrutian dituen zentroak.
Laugarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioak hiru urteko indarraldia izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Bosgarrena.– Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinarazi beharko zaio akreditazioa berritu dela.
Seigarrena.– Batzordeak honako hauek helarazi beharko dizkio Osasun Sailari, gordailutu ditzan eta haien berri eman dezan: funtzionamendurako prestatutako lan-prozedura espezifikoak, bileren maiztasuna, erantzunak emateko finkatu duen gehieneko denbora, eta, indarreko legediarekin bat etorriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari egin behar dizkion jakinarazpenak.
Zazpigarrena.– Osaera aldatuz gero, Arabako ESIko Ikerketako Etika Batzordeak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.
Zortzigarrena.– Halaber, Arabako ESIko Ikerketako Etika Batzordearen betekizun eta inguruabarrik aldatuz gero, Osasun sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.