Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1102

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 16koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean eman diren bekak (agindu horrek unibertsitate-ikasleentzako Ikasiker lankidetza-bekak iragarri eta arautzen ditu, 2023-2024ko ikasturterako).

Aipatutako aginduaren 15.7 artikuluak xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuta emango da onartutako beken berri, denek horren berri izan dezaten; dena dela, epeak zenbatzeko orduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoaren bidez egindako jakinarazpenak baino ez du balioa izango.

A modalitateko deialdia (ikasturteko lankidetza) 2023ko abenduaren 20an ebatzi zenez eta B modalitatekoa (udako lankidetza) 2024ko urtarrilaren 2an, emandako bekak argitaratzen dira, denek horren berri izan dezaten. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean eman diren bekak; agindu horrek unibertsitate-ikasleentzako Ikasiker lankidetza-bekak iragarri eta arautzen ditu, 2023-2024ko ikasturterako (2023ko ekainaren 29ko EHAA, 123. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 16a.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

MIREN ARTARAZ MIÑÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala