Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1094

430/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldi baterako idazkari funtziotan gaitzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailean, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Pediatria Kirurgikoko Mediku kategorian.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta idazkari titularra den María Carmen Matthies Baraibar andreak eta ordezko idazkaria den María Isabel Bilbao Iturribarria andreak aldi baterako ezintasun-egoeran daudela kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024ko otsailaren 20tik aurrera Iñaki Armentia Arsuaga jauna aldi baterako idazkari funtziotan gaitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailean, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Pediatria Kirurgikoko Mediku kategorian.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala