Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1092

AGINDUA, 2024ko otsailaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako «goi-kargudunaren idazkaria»ren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Enplegu Publikoaren buruzko, abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 22ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko urtarrilaren 29ko EHAA, 21. zk.), zeinaren bidez iragarri baitzen sail honetan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanposturako deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 31).

Bigarrena.– Agindu honek 2024ko otsailaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; horrenbestez, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 26a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala