44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1090
IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 20koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita izatezko bikoteei buruzko espediente baten gaineko gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio zerrendatzen den espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I Gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpenak amaiera eman dio administrazio-bideari, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.